Urte amaierako Amezketako bertso afaria, urteko lehen Hari Naizelan

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 13a, 13:03

Amezketako Ergone auzoko bertso-afariko bertsoaldi onenak entzungai.

Urtea hasi, eskualdeko azken bertso-saioa (edo azkenetarikoa behintzat) entzunez hasi dugu. Abenduaren 17an Amezketako Ergone auzoan bertso-afaria. Bertsolariak: Mikel Artola eta Oihana Iguaran. Gaztainak jan ostean, bi ordu exkaxeko bertso saioa osatu zuten ixildu ere egin gabe.

Ea gustatzen zaizuen gure danbolinean prestatu dugun urteko lehen bertso errezeta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!