Aldapa pikoak arintzeko errezeta onena

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko urt. 13a, 10:53
Irudia: LAUKOAK

Ekonomiaren bidetik, mendi taldeek ere krisi txiki bat bizi izan dute azken urteotan, eta beren jarduna eten dute eskualdeko zenbaitek; hala ere, 2017an izango da taldearen indarraz maldak igotzeko aukerarik.

Izan liteke euskaldunen DNAn txertatutako zerbait. Edo, izan liteke gorputzean baino, ohituretan errotutako usadioa. Kontuak kontu, gutxi dira parrandazaleenak salbuetsita, kirol arropa jantzi eta mendi ingurura gerturatu gabeko igande eguzkitsuak.

Planaren arabera, aldatu egiten da norbere hauspoari eskatu beharreko errendimendu maila, baina hori ez da sekula arazo bat izan: maldarik pikoenari aurre egiteko errezeta aspaldi bereganatu zuten mendizaleek.

Izan ere, taldearen beroaz, osteratxo bilaka daitezke aldapak. Eta, gustuko tokian ez omen da aldaparik.

Horrela bakarrik uler daitezke Tolosaldeko mendi taldeek 2017ko asteburuetarako aurreikusitako zenbait irteera: 3.000 metrotik gorakoak ere badira tartean.

Urtarrilean hasi eta abendura bitarte, ia hutsik egin gabeko egitaraua prestatu dute zenbaitek. Beste batzuek, berriz, erritmo lasaixeagoan, lauzpabost irteera egingo dituzte urtea mendiz zipriztintzeko. Mugek ere markatuko dituzte desberdintasunak, batzuek botak zazpi herrialdeen bueltan urratuko dituzten bitartean, Pirinioetan barrena ibiliko baitira beste asko.

Tontorren maitaleak garaiz dira, oraindik, Aizkardiren, Alpino Uzturreren, Oargiren eta Alegiako Mendi Asanbladaren txangoetara batu, eta maldak arintzeko.


 

2017KO MENDI IRTEERAK, egutegia

AIZKARDI MENDIZALE ELKARTEA

Urtarrilak 22. Bidarrai-Iparla (1.049m)- Izpegi.

Otsailak 12. Zilbeti- di (1.457m).

Otsailak 26. Villabona-Uzturre (730m)-Tolosa, inauteriak.

Martxoak 26. Aizkardiko 49. Mendi Ibilaldia.

Apirilak 23. Trabakua-Oiz (1.026m)- Markina.

Maiatzak 14. Pankorbo haitzarteak (1.039m). (Burgos, Espainia).

Ekainak 11. Basaburua-Mendibeltza (1.411m)-Irati.

Ekainak 17-18. Panticosa-Batanes (2.909m)- ulettes de Gaube. Oulettes de Gaube-Gabarron. Panticosa. (Pirinioak)

Uztailak 1-2. Troumouse (3.083m). (Pirinioak).

Uztailak 9. Belagua-Anie (2.507m)- Anielarra.

Irailak 23-24. Ordesa-Faja de las Flores-Gorizko aterpea. Gorizko aterpea-Perdido mendia (3.348m)-Ordesa. (Pirinioak).

Urriak 22. Lizara-Bisaurin (2.670m). (Pirinioak).

Azaroak 12. 10. Argazki Rallya.

Azaroak 20-26. 34. Mendi Astea.

Abenduak 17. Uharte-Beriain (1.493m).

ALEGIAKO MENDI ASANBLADA

Urtarrilak 29. Erroizpe.

Apirilak 2. Murumendi.

Maiatzak 29. Bedaio-Alegia.

Uztailak 1-2. Astebururako irteera.

Urriak 1. Marea.

Azaroak 26. Alegia inguruak ezagutuz.

ALPINO UZTURRE M.E.

Urtarrilak 15. Dantxarinea-Antsestegi (803m)-Amaiur.

Otsailak 12. Usurbil-Andatza (562m)- Alkiza.

Martxoak 12. La Puebla de Arganzon- Zaldiaran (978m)-Gasteiz.

Apirilak 9. Leitza-Ireber (1.204m)-Igoa.

Maiatzak 14. Oleta-Untzillatx (934m)- Mañaria.

Ekainak 10. Espinosa de los Monteros- Castro Valnera (1.718m). (Burgos, Espainia).

Uztailak 16. Orhi-Otsogorrigaina (1.920m)-Belagua.

Abuztuak 21-27. Carlit 50 Estanys- Carlit (2.921m).

Irailak 9-10. Portillongo aterpea-Lezat (3.107m). (Frantzia).

Urriak 8. Barazargo portua-Oderiaga (1.244m)- Garrastatxu.

Azaroak 5. Irati- Lizardoia (1.198m).

Abenduak 10. Mendaro-Otarre (662m)-Lastur.

OARGI MENDI ELKARTEA

Urtarrilak 28-29. Formigal-Astun. (Aragoi, Espainia, Pirinioak).

Otsailak 11-12. Pic de l' Oussouet / Soum de Marianette (Frantzia. Pirinioak).

Martxoak 11-12. Pic de la Muga / Petit Facha (Herrialde Katalanak-Frantzia. Pirinioak).

Apirilak 13-17. Sierra l´Albir (Herrialde Katalanak).

Maiatzak 13-14. Arroilak.

Maiatzak 27-28. Sobronen, ferrata.

Ekainak 10-11. Arroilak.

Ekainak 18. T3T lasterketa.

Ekainak 24-25. Pic de Cezy (Frantzia, Pirinioak).

Uztailak 8-9. Grand Barbat (Frantzia, Pirinioak).

Irailak 16-17. Maupas / Boum (Frantzia, Pirinioak).

Irailak 30- Urriak 1. Espeleologia.

Urriak 12-15. Cadi mendizerra (Herrialde Katalanak).

Azaroak 11-12. Matapaños (Aragoi, Espainia).

Abenduak 16. Otsabio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!