[GUTUNA] 28 urte geroago

Tolosaldeko SARE herritarra 2017ko urt. 13a, 10:51

Hala da. Euskal presoen kolektiboari esleitutako urruntzearen espetxe-politika ezarri zenetik 28 urte pasa eta gero, jarraitzen dugu exijitzen amai dadila mendeku eta konfrontazio iraunkor hau, zeina, preso eta euren senideenganakoa izateaz gainera, euskal jendartearen zati garrantzitsu batenganakoa ere bai baita.

Hala da. Euskal presoen kolektiboari esleitutako urruntzearen espetxe-politika ezarri zenetik 28 urte pasa eta gero, jarraitzen dugu exijitzen amai dadila mendeku eta konfrontazio iraunkor hau, zeina, preso eta euren senideenganakoa izateaz gainera, euskal jendartearen zati garrantzitsu batenganakoa ere bai baita.

Sakabanatze-neurria ezarri zen une hartan bertan zalantzan jarri bazen, are eztabaidagarriagoa da orain, bost urte geroago, noiz eta praktikatzen den indarkeria bakarra Estatuak eragiten duena baita.

Preso-kolektiboak zuzenean pairatzen duen indarkeriak euren familia eta hurbilekoengan ere zuzenki eragiten du. Nahiz eta pertsona horiek ez diren sekula epaituak eta kondenatuak izan delitu edo gaiztakeriaren batengatik, behartuta daude astero ehunka, milaka kilometro bidaiatzera preso dagoen adiskidea edo senidea 40 minutuz bisitatu ahal izateko.

Larriki gaixorik dauden presoen aurka gauzatzen den indarkeria, gero eta gehiago direnak. Espainiako eta Frantziako gobernuek ukatu egiten diete gaixorik dauden preso horiei euren berezko (ohiko) legearen aplikazioa, zeinak gaixotasun larria espetxe-harresietatik kanpo tratatzea ahalbidetzen duen.

Nahiago genuke erratuko bagina, baina, egoera ikusita, edonoiz larriki gaixorik dagoen edozein preso espetxean hilko da, alderdi politiko, erakunde eta komunikabide batzuen utzikeriagatik. Beste alde batera begiratuko dute, eta oso gaixorik zegoelako hil dela argudiatuko dute. Ez. Zerbait gertatzen bada, aipaturiko gobernuen mendeku-gosea ertzeko mugetara iritsi delako gertatuko da, eta berdin izango zaie.

Indarkeria, baita ere handituz doan preso-kopuru aipagarri baten aurka gauzatzen dena, zeintzuek, euren kondenak beteak badituzte ere, askatasunik ezan segitzen duten, Espainiak, ustez demokratikoa den estatu horrek, ez duelako betearazi nahi Europako araudia, eta Europako Batasuneko beste estatukide batean betetako kartzela-zigorren metaketa aplikatu.

Espainiako espetxeetan dauden preso guztien artetik %1,5 soilik izanik lehen graduan daudenak, baieztatu dugu euskal presoen kolektiboaren %95,5 dela lehen graduan jarraitzen dutenen portzentajea.

Ez dira gutxi gure egunerokotasunean topatzen ditugun oztopoak. Gobernuaren Delegatua ez bada, Auzitegi Nazionala da, edo, bestela, Guardia Zibila, modu jarraian egun batean bai eta hurrengoan ere bai, gogorarazten digutenak traba egiten dugula. Horrek pentsarazten digu bide onetik goazela. Eta horrela jarraituko dugu, gauzak aldatzearen alde lan egiteko borondatea eta konpromisoa dugulako.

Baina helburu horretan ez gara ezeren aitzindari. Bidea egin nahi dugu, elkarren alboan, zurekin, herritar guztiekin, lotura politikoen gainetik zerbait unibertsala dagoela pentsatzen dutenekin: Giza Eskubideen defentsa, giza eskubide guztiena, denontzat.

Hauxe da bihar elkarrekin Bilboko kaleak betetzera etortzeko gure gonbidapena. Bakea, bizikidetza eta konponbidea, zure kontua ere bada.

Tolosako SARE herritarra

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!