Apirilaren 4an sartuko da Korrika Tolosaldean

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 30a, 13:48

Martxoaren 30ean hasiko da 20. Korrika Otxandion, eta apirilaren 4an iritsiko da eskualdera. Apirilaren 7an bigarren aldiz sartuko da eta eskualdeko hainbat herri igaroko ditu. Apirilaren 9an Iruñean amaituko da.

Aurten, bi aldiz hartu ahal izango dute parte eskualdeko herritarrek euskararen aldeko korrikan. Apirilaren 4an, 7:00etan sartuko da Lizartzatik, eta Tolosa, Anoeta, Villabona, Zizurkil eta Aduna igaro ondoren, 10:00ak aldera utziko du eskualdea, Andoainen.

Apirilaren 7tik 8rako gauean sartuko da bigarren aldiz eskualdean, Ikaztegietatik. Ikaztegietatik, Alegia, Amezketa eta Abaltzisketa herrietatik pasako da, eta Larraiztik barrena, Zaldibiaranzko bidea hartuko du. 

Aurtengo edizioko abestiaren bideoklipa ikus dezakezue hemen: 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!