Agirre bigarren Espainiakoan, Jauregi, Saez eta Gonzalez hirugarren

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 9a, 11:30

Aurreko asteburuan Espainiako Txakur- Kros Txapelketak jokatu ziren Olvegan, Sorian. Eskualdeko ordezkariak dituen Hike Mushing taldeak emaitza oso onak lortu zituen bertan.

Mattin Jauregi ikaztegietarrak hirugarren postua lortu zuen txakur-krosen, juniorretan. Carlos Saezek postu bera lortu zuen bizikletaz, beteranoen mailan, baita Jon Gonzalezek seniorretan ere, eta honek ere bizikleta modalitatean. Azkenik, Eneko Agirre zizurkildarra bigarren gelditu zen patinetean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!