Gipuzkoako Emakume Pilotari Txapelketako finalaurrekoak asteburuan

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 1a, 20:19

Datorren larunbatean, abenduak 3, 16:30etan, jokatuko dira Donostiako Atano III.a frontoian paletako ezker hormako Emakume Pilotari Txapelketako finalaurreko partidak. Eskualdeko pilotari asko, parte-hartzaileen erdiak, izango dira bertan abenduaren 17an, Tolosan, jokatuko diren finaletarako txartela eskuratzeko ahaleginean.

Zizurkilen eman zitzaion hasiera txapelketari urriaren 29an, eta modalitate honetan Gipuzkoan dauden pilotari onenak lehiatu dira. Bost ekitalditan luzatu den ligaxka bukatu ondoren, ordea, ezin denek aurrera egin eta erabakita geratu dira finalaurreko partidak. Bigarren mailakoetan, Rodas (Berrobi) eta Arrillaga ariko dira Galdos-Beldarrain bikotearen aurka, eta Otaegi-Erasun(Zizurkil) bikoteak, Senperena (Bidania-Goiatz) eta San Sebastianek (Zizurkil) osatzen dutena izango du aurkari; bi irabazleen artekoa izango da finala. Lehen mailan, berriz, Otaegi (Asteasu) eta Mendizabalek(Anoeta), Goikoetxea-Arrieta hernaniarren aurka jokatuko dute; maila honetan, finalerako sailkatuak dago dagoenerako Garmendia (Alegia)-Eizmendi bikotea.

Lehia estua espero da hiru partidetan, eta pilota maila oso ona.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!