Zumarragako azokara irteera egingo dute erretirodunek

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 28a, 17:52

Santa Luzia eguna ospatzeko Zumarragako feriara joateko irteera antolatu du Aiztondoko Mankomunitateak; abenduaren 13an izango da. Izen ematea zabalik dago abenduaren 2ra arte.

Goizean, Zumarragako ferian ibiliko dira. Elkarrekin bazkalduko dute, eta arratsaldean denbora librea izango dute. Bazkariko prezioa 23 eurokoa da, eta honakoa da menua: urdaiazpikoa, entsalada errusiar erara, frijituak, piper beteak, arrain purdina, erredondoa saltsan, eta tarta izozkiarekin.

Izen emateko 943 69 39 30 telefono zenbakira deitu behar da, abenduaren 2a baino lehen. Autobusa 8:00etan abiatuko da Larrauldik, eta geldialdiak egingo ditu Alkizan (8:15etan), Zizurkil Goian (8:30ean) eta Adunan (8:45etan).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!