Opari egokienaren bila

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 9a, 11:18

Gabonak gero eta gertuago dauzkagu eta garai hauetan jada zer oparitu eta nori, buruan bueltaka darabilzkigu. Pentsamendu eta behar honen jakitun dira saltzaileak ere eta denbora gutxian milaka iragarki jasoko ditugu, paperez zein modu digitalean.

Puntu honetan, haurrentzat zer oparitu ere pentsatzen jarriak gaude, eta ziur familia askotan Olentzerorentzat eskutitzak idazten hasiak direla hainbat haur eta gaztetxo. Hori dela eta opariak erosteko orduan zenbait aspektu kontuan izatea komenigarria da.

· Opari asko erostea ez da komenigarria. Hainbeste oparirekin haurrak ez du baloratzen oparitu zaiona, eta azkenean aspertu egiten da.

· Kontuan hartu opari bakoitzaren atzean ezkutatzen den mezua. Zenbait opari sexista dira (arrosa neskentzat, eta plantxa bat edo labadora bat) edota alderantziz,( urdina mutilentzat, eta pistola edo kotxe bat).

· Haurrari edo gaztetxoari entzun zer nahi duen oparitzea, eta egokia dela iruditzen bazaigu erosi, hala ere kontuan izan guraso bezala egokia iruditzen zaizuen.

· Haurrak edo gaztetxoak nahi duen opariaz gain, komenigarria da libururen bat oparitzea.

· Liburuak mezu pedagogikoren bat izatea aholkagarria da. Emozioak lantzen dituzten liburuak, harremanak lantzen dituena, edo irakurtzen ikasten ari bada, irudi asko eta letra handi eta garbiak dituena.

· Merkataritza sostengatzeko, aholkagarria da denda txikietan erostea, eta ondoren hondakinak birziklatu eta egoki kudeatzea.

· Haurraren adina ere kontuan izan, haurra txikia bada 0-3 urte bitartean, joera izaten duten jostailua ahora gerturatzea, eta arriskutsua izan daiteke pieza txikiak irensteko.

· Familia jokoak egokiak eta aproposak dira elkarrekin jolastu eta afektibitatea lantzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!