Hilabete eta erdiz luzatuta, Inviza eta Jaurlaritzaren arteko hitzarmena

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 18a, 17:22

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 14ko datarekin, kaleratu bezala, hilabete eta erdiz luzatu da Inviza (Asuncion klinikaren kudeatzailea) eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena. Hau da, azaroaren 15etik abenduaren 31ra bitartean. 

Honela, 2.703.505 euroko zenbatekoarekin, "Gipuzkoako Osasun Barrutiko Tolosaldea Erakunde Sanitario integratuko pazienteei arreta espezializatuko zerbitzuak ematea helburu duen kontratua" esleitu dela jakinarazi da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!