Martxan dira eskualdeko energia-balantzea hobetzeko ekimenak

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 11a, 12:00

Tolosaldeko energia plana abian da eta eskualdeko energia-balantzea hobetzeko eta gizarteak, oro har, dituen zalantzei erantzuna emateko hainbat ekintza antolatu dira.

Ondorengo egunetan herritarrei zuzendutako ekintzak antolatuko dira:

ASTEASUN

Azaroak 12, larunbata

10:00 - 14:00. Frontoian, Energia azoka egingo da. Energia sortzeko (ur beroa, berokuntza, elektrizitatea) teknologia berriztagarrien erakusketa eta energia aurrezteko teknologia eraginkorren erakusketa egingo da, gizarte orokorrari zuzenduta.

Azaroak 15, asteartea

10:30 - 13:00 udaletxean / 17:00 -19:00 kultur etxean. Aholkatu energia bulegoa. Kontsumitzaileen energiari buruzko zalantzak entzun eta argitzeko zerbitzu askea eta profesionala. Hain zuzen ere fakturazioari buruzko azalpenak, kontratazioa, eraginkortasun neurriak, energia berriztagarrien aukerak, diru-laguntzak... argitzeko zerbitzua.

ALTZON

Azaroak 17, osteguna

19:00. Udaletxean, Nola aurreztu energia elektrikoaren kontratazioan? Gizartearen kultura eta ezagutza energetikoa handitzeko tailer praktikoa.

Azaroak 24, osteguna

19:00. Nola aurreztu energia termikoa eta elektrikoa etxean izeneko tailerra udaletxean.

Azaroak 29, asteartea

11:00 - 13:00 / 17:00 -19:00. Udaletxean, Aholkatu energia bulegoa. Kontsumitzaileen energiari buruzko zalantzak entzun eta argitzeko zerbitzu askea eta profesionala. Hain zuzen ere fakturazioari buruzko azalpenak, kontratazioa, eraginkortasun neurriak, energia berriztagarrien aukerak, diru-laguntzak... argitzeko zerbitzua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!