Hilabete ekintzailea prest

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 10a, 11:51

Tolosaldea Garatzenek, Lehiberriren eskutik Azaro Ekintzailea programa antolatu du. 

Garapen agentziatik ekintzailetasunari eman beharreko bultzada handia dela azpimarratu nahi izan dute: «Bizi dugun testuinguru ekonomiko orokorraren aurrean, ekintzaileen dinamismoa ezinbestekoa da hazkunde ekonomikoa eta enplegu aukera berriak sortzeko».

Honela, azaroa osoa hartuko duen egitaraua prestatu dute ekintzaileei zuzendurik, Lehiberri zentroan. Izen ematea dohakoa bada ere, apuntatzea beharrezkoa da: zubeldia@tolosaldea.eus edo 943 654501 telefono zenbakian.


EGITARAUA

Azaroaren 7tik 11ra. Enpresa kudeaketa ikastaroa erabiltzaileentzat. Bultz lan aholkularitzak gidatuta. 09:00-13:00 artean.a

Azaroak 17, osteguna. Psikomarketing. Nola saldu bezero bakoitzari tailer praktikoa. Impulsa, Formacion y Desarrollo etxeak gidatuta. 09:00-13:00 bitartean.

Azaroak 24, osteguna. Ekintzailetasuna lan munduan murgiltzeko beste modu bat. Manahma aholkularitzak gidatutako saioa. 09:00-13:00 bitartean.

Azaroak 30, asteazkena. Eta funtzionatuko balu? Mugatzen gaituzten sinismenak gainditzeko estrategiak. Impulsa, Formacion y Desarrollo etxeak gidatuta. 09:00-13:00 bitartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!