Etxeberria eta Arteaga berriro ere Euskal Herriko finalean

Asier Imaz 2016ko uzt. 25a, 18:23

Bedaion bizi den Jokin Etxeberria amasarra eta Arkaitz Arteaga baliarraindarra Euskal Herriko Sega Txapelketaren finalean egongo dira. 

Aiako Aizarnazabal auzoan jokatu zen igandean kanporaketa. Bederatzi segalari aritu ziren lehian, bi multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko lehen biek lortzen zuten finalerako txartela, eta Tolosaldekoak onenen artean sartzea lortu zuten; argi eta garbi gainera.


Lehen multzoan bost segalari aritu ziren 30 minutuko lanean. Etxeberriak amaitu zuen lehen postuan, Julen Gabirondo baino kilo gehiago ebakita. Saila amaitzen lehena, aldiz, urnietarra izan zen.


Bigarren multzoan antzeko zerbait gertatu zen. Arteaga mailak bukatzen aurrena izan zen, baina kilotan bigarren gelditu zen. Hala eta guztiz ere itsura bikaina eskaini zuen baliarraindarrak igandean. Igor Esnaola izan zen multzoko lehena.


Finala abuztuaren 7an jokatuko da Asteasun, Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatu zen parajean. Hain zuzen ere, orduko lau finalistek jokatuko dute Euskal Herriko Txapelketaren finala.


‘Urki’-k, baldin bada
Jexuxmari Ormaetxea Urki orendaindarrak sega desafioa bota du, aurkaririk baldin bada. Ordu t’erdiko lana izango litzateke. Apustua ixteko hitzordua ere jarri du Urki-k. Larunbat honetan, 19:00etatik 20:00etara, Asteasuko Izurtzu Erretegian egongo da, aurkariaren zain.

Kanporaketako sailkapenak
Lehen multzoa
1.  Jokin Etxeberria      1646kg
2. Julen Gabirondo       1499.5kg
3.  Iban Pardo             1449.5kg
4. Inigo Merkader        1291.5kg
5. Mikel Berekotxea     1198kg
Bigarren multzoa
1.  Igor Esnaola                1373kg
2. Arkaitz Arteaga              1343.5kg
3.  Jon Kanflanka                1112kg
4. Suarri Irasustabarrena     1109kg

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!