Arteaga eta Etxeberria, Asteasuko finalera

Asier Imaz 2016ko eka. 21a, 10:50
Argazkiak: Ibon Errazu

Gipuzkoako Sega Txapelketa igandean hasi zen, kanporaketarekin, Zestoako Aizarna auzoan. Zortzi segalari aritu ziren lehian, eta eskualdeko bi ordezkariek finalerako txartela lortu zuten.

Bi multzotan aritu ziren lanean segalariak, 30 minutuko denboran. Bertan, Julen Gabirondo izan zen kilo gehien moztu zuena, Arkaitz Arteaga baliarraindarraren aurretik. Biek lortu zuten finalerako txartela. Hirugarren postuan Iban Pardo sailkatu zen, Arteagak baino 2 kilo t'erdi gutxiako pilatuta. Estu izan ziren, beraz, gauzan Aizarnan. 

Bigarren multzoan Igor Esnaola izan zen nagusi. Legorretarraren atzetik Jokin Etxeberria amasarra sailkatu zen. Bi hauek Mercader eta Irazustabarrenari alde handia atera zien.

Finala uztailaren 10ean jokatuko da Asteasun.

1.TALDEA. 11:30etan

.- Julen Gabirondo Izeta: 1.687 kilo (txartel gorri bat atera diotenez 20 kiloko zigorra izan du)

.- Arkaitz Arteaga Bereziartua: 1.454,5 kilo

.- Iban Pardo Andres: 1.452 kilo

.- Andoni Urrutia Idigoras: 1.137 kilo



 2. TALDEA. 12:30etan

.- Igor Esnaola Dorronsoro: 1.502,5 kilo

.- Jokin Etxeberria Peñagarikano: 1.450,5 kilo

.- Iñigo Mercader Soroa 1.315,5 kilo

.- Suharri Irazustabarrena Arbelaitz: 1.186 kilo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!