Uda Kirola jarduera jarri du martxan Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak

Tolosaldeko Ataria 2016ko eka. 13a, 09:59

Uztaila bukaeratik abuztu bukaera bitarte egingo dira ikastaroak eta izen emateko, 943 69 39 30 telefonora hots egin beharko da.

Uztailaren 4tik 8ra eta 11tik 15era eta abuztuaren 1etik 5ra eta 8tik 12ra, surfa praktikatu ahal izango dute Zarautzen 8 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek. Arratsaldez, 16:30tik 17:30ra eta 17:30tik 18:30ra bitartean. 64 euro kostako da ikastaroa, asteko.

8 eta 17 urte arteko gazteentzat, frontenis, skate eta txirrindularitza ikastaroak egingo dira dunan. 12:30tik 13:30ra bitartean egingo dira saioak eta 30 euro kobratuko da asteko. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra, uztailaren 7tik 18ra eta uztailaren 14tik 18ra eta abuztuaren 18tik 29ra egingo dira txandak.

Fanky ikastaroa ere eskainiko da Adunan, 10:00etatik 11:00etara, uztailaren 4tik 11ra eta 14tik 18ra eta abuztuaren 18tik 29ra. 30 euro balio du ikastaroak aste bakoitzeko eta saioak Adunan, 10:00etatik 11:00etara izango dira.

Irristaketa saioa ere egingo dute Adunan, uztailaren 4tik 11ra eta uztailaren 14tik 18ra. Abuztuaren 18tik 29ra ere eskainiko dira saioak goizez 11:00etatik 12:00etara. 30 euro ordaindu beharko dira asteko.

Bukatzeko, piraguismo ikastaro bat ere jarriko dute martxan Txaraman. 8 eta 17 urte bitarteko gaztetxekoek uztailaren 11tik 15rea bitartean egin ahal izango dute kirol hau, 11:00etatik 12:00etara. 25 euro balioko du ikastaroak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!