Iñar Sastre eta Imanol Artola Ez dok Amairuz ariko dira Donostian

Tolosaldeko Ataria 2016ko urt. 28a, 09:50

EHUko Mikel Laboa Katedrak Ez Dok Amairu oroituz jardunaldiak antolatu ditu biharko, Tabakaleran 19:00etatik 21:00etara

Lau ikertzailek emango dute iritzia biharko jardunaldian. Ana Gandarak 60ko hamarkadako azken parteko ideia kulturalez hitz egingo du. Enrike Hurtadok, berriz, Ez Dok Amairuren ikuskizunetan txalapartak izan zuen presentzia aipatuko du eta Oier Araolazak, mugimendu honek dantza tradizionalari egin zion ekarpena aipatuko du.

Imanol Artola Felix amezketarrak Benito Lertxundiren inguruan egin duen ikerketa emango du ezagutzera eta Iñar Sastre irurarrak, berriz, hainbat euskal doinuren inguruan egin dituen moldaketak emango ditu pianoz.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!