Urretxuk irabazi du Gipuzkoako Taldekako Giza Proba Txapelketako B multzoko lehen kanporaketa, Aiztondo eta Zizurkilgo taldeak garaitu ondoren.
Aiako probalekuan jokatutako saioan, urretxuarrak izan ziren nagusi, hogei minutuz, 950 kiloko harriarekin 52 plaza, bi zinta eta 2,23 metro bete ostean. Plaza bat gutxiago egin zuen Aiztondoko taldeak: 51 plaza, zinta bat eta 1,23 metro, hain zuzen. Hirugarren zizurkildarrak sailkatu ziren, 47 plaza eta 0,63 metro beteta.
Bigarren kanporaketa, ekainaren 22an jokatuko dute Urretxuko probalekuan, eta bi kanporaketen artean puntu gehien lortzen dituzten bi taldeak igaroko dira finalera.
Abuztuaren 4an Aian jokatuko den final horretan, A multzoko beste bi talde izango dira. Deba, Mendaro, Orio eta, pasa den urteko garailea, Berrobi izango dira nor baino nor. Lehen kanporaketa ekainaren 29an jokatuko dute, eta bigarrena, berriz, uztailaren 13an.
1tolosaldean@hitza.info