Hondakinen atez ateko bilketa sistema ezartzear dira eskualdeko bost herritan, eta honen bilketa egin ahal izateko beharrezkoak diren kuboen banaketarekin aurrera jarraituko du asteburu honetan Tolosaldeko Mankomunitateak.
Alegian dagoeneko %75a banatu da. Gutxi gora behera, 450 familiek eskuratu dute euren sorta, eta emaitza hauek gainontzeko herrietan errepikatzea nahi du Tolosaldeko Mankomunitateak.
Bihar eta etzi, Anoeta, Irura eta Zizurkilen txanda izango da. Irura eta Anoetan, 720na sorta banatuko dira; Zizurkilen, berriz, 1.100.
Irura eta Anoetan, ordea, banaketa ez da berdina izango. Iruran, Alegian bezala, sortak bost kuboz osaturik daude: bi marroi (bat txikia eta aireztatua, eta bestea handiagoa eta itxia), grisa, urdina eta beste hori bat. Anoetaren kasuan, lau kubo izango dira: bi marroiak, grisa, eta urdin-hori mistoa.
Anoetako eredu bera erabiliko da Zizurkilen. Bertan, herrigunea bi zatitan banatu dute, eta herritarrek dagozkien tokira joan beharko dute: Aurrera plazara edo Pedro Mari Otaño eskolara.
Aipatutako herri hauen artean, 3.000 sorta banatuko dira. Amasa-Villabonaren kasuan, herria handiagoa izanik eta konplexutasun gehiago dituenez, ekainaren bukaeran egingo da banaketa.
Kuboak nork eta zein etxebizitzarako jasotzen dituen erregistratuta geratuko da.
Landa eremuan bizi diren biztanleei, txartel elektronikoak banatzeko udala eurekin jarriko da harremanetan. Komertzio, jatetxe eta edaritegien kasuan, banaketa pertsonalizatua izango da.
Kuboak jasotzeko ordutegiak
Zizurkil
Aurrera plazan: Ugare auzoan, Aurrera plazan eta Ernio Bidea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8 eta 10 zenbakikoak.
P. M. Otaño Eskolan: Burlandegi Bidean, Pagamuño auzoan, Akezkoa auzoan, Ihartza auzoan, Oakaztegi kalean, Muñoa kalean, Beldarrain kalean, Azkenportun, eta Ernio Bidea 7A, 7B, 7C, 9, eta 11tik 63ra bizi direnak,
Ostirala, 7. 16:00-20:00.
Larunbata 8. 10:00-14:00; eta 16:00-20:00.
Astean zehar. Asteburuan jaso ezin dutenek, ostiralera bitartean Aurrera plazan jaso ditzakete 15:00etatik 19:00etara.
Irura
Ostirala, 7. 09:00-13:00; eta 16:00-20:00, Kultur etxean.
Larunbata 8. 10:00-14:00; eta 16:00-20:00, kultur etxean.
Astean zehar. Bi egun horietan jaso ezin dutenek, ostiralera bitarte izango dute aukera kuboak jasotzeko. Astelehenetan 9:30-13:30 eta 16:00-20:00. Astearte eta ostegunean: 16:00-20:00; eta asteazkena eta ostiralean, 9:30-13:30.
Anoeta
Ostirala, 7. 16:00-20:00 pilotalekuan.
Larunbata 8. 10:00-14:00; eta 16:00-20:00, frontoian.
Astean zehar. Asteburuan jaso ezin dutenek, ostiralera bitarte udaletxean jaso ahal izango dituzte, 09:00etatik 14:00etara.