Tolosako zezen plaza herri kirol desafio berri baten lekuko izango da datorren igandean, hilaren 21ean. Hain zuzen ere, Olagueko (Nafarroa) Antonio Senosiain eta Joseba Otaegi zizurkildarra ariko dira nor baino nor. 20 kanaerdiko ebaki beharko ditu alde bakoitzak, eta 6.000 euro jarri dituzte jokoan. Aizkolari bakoitzak eraman beharko du egur erdia.
Desafioa 12:00etan hasiko da, eta bertaratu nahi dutenek, sarrerak Zizurkilgo Iriarte jatetxean eta Azpeitiko Mendizabal jatetxean eskuratuko dituzte.