Zartagina eta mailuaren burrunba

Tolosaldeko Ataria 2013ko ots. 5a, 13:16

Pedro Mari OtaƱo eskolakoak atera dira[/caption]

Tolosako inauterien atarian kaldereroak irteten dira kalera eskualdeko hainbat herritan. Irudietan Tolosa, Zizurkil eta Anoetako ijitoak ikus daitezke, baina besteak beste, Ibarran eta Iruran ere ospatu zituzten kaldereroak. Herri gehienetan ostiralean irten ziren kalera ijitoak, baina larunbatean ikusi zen jende gehiena, Tolosan. Arratsaldean hasi ziren zartaginak eta mailuak astintzen, kaleetan burrunba zabalduz. Atsedena Zerkausian hartu zuten, txistorra lasai jateko aprobetxatuz. hitza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!