Emakumeei zuzendutako paleta ikastaroetan izena emateko aukera dago, bihar arte. Pilota gustuko duten neskak kirol honetara gerturatzea, neskez osaturiko taldeak antolatuak eta paletan jokatzen irakastea da paleta eskolen helburua. Bidegoian, Ibarra, Tolosa, Villabona eta Zizurkilen eskainiko dituzte ikastaroak Tolosaldean. Zizurkilen izena emateko 609 43 12 65 (Juan Manuel Erasun) zenbakira hots egin beharko da, eta gainerakoetarako, 655 71 94 92 (Ainhoa) zenbakira. Informazio gehiagorako, Gipuzkoako Pilota Federaziora (943 47 14 63) hots egin edo ainhoa.pilota@kiro- lak.net helbidera idatzi ahalko da.