Eskuak batuz salatu dute

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 26a, 19:30

Sare plataformak antolatuta, larriki gaixo dauden presoen egoera salatzeko, mosaiko erraldoi bat egin dute, gaur arratsaldean, Tolosako Triangulo plazan. Salatzen dut leloari helduz, irudi honen bitartez, larriki gaixo dauden presoen egoera aldarrikatu dute, tartean, Manu Azkarateren eta Oier Gomez gasteiztarrarena. Gaurkoan, datorren maiatzaren 6ko hitzordurako, bertaratutako herritarrei gonbidapena luzatu die Sare Herritarrak. Egun horretan, eta Gasteizen, preso gaixoen egoera salatzeko mobilizazio nazionala prestatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!