Oporraldian Tolosara

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 16a, 13:00

Badira Aste Santu garaian Tolosa ezagutzera animatzen direnak. Txoko berezi eta sakratuak ezagutzeko, bisita gidatuak egiteko aukera dago Tolosan.

Aste Santuko oporraldiak eskualdeak bisitari gehien jasotzen dituen egunak direla kontuan hartuta, bisita gidatuak antolatu dituzte Tolosan zehar egiteko. Kuriositatea lagun, ez dago urrunetik etorri beharrik Tolosa ezagutzera; adibidez, Donostiatik etorri da jendea honen berri izatera, baina baita Bartzelonatik ere. 

Tolosaldea Garatzeneko turismo sailak, Explore San Sebastian Region turismo bulegoarekin batera,  Tolosa ezagutzeko aukera eskaini dute, bisita gidatuak eta gastronomia uztartuz. Bazterrak ikusi ondoren, bertako erretegiren batean otordua egiteko aukera da eskaini dutena. 

Oraindik bada aukera:

Apirilak 16, IGANDEA

18:00 Alde Zaharrean bisita gidatua*

Apirilak 17, ASTELEHENA

12:00 Alde Zaharrean bisita gidatua* 
18:00 Alde Zaharrean bisita gidatua*

[* Elkargunea Tolosaldea Tour Turismo bulegoan]

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!