Ballet ikuskizuna Zerkausiko barandan

Irati Saizar Artola 2017ko api. 2a, 15:21

Ballet dantzariz bete da Tolosako Zerkausia goizean. Tolosako kultur etxeko dantza ikasleak eta Beasaingo ballet taldeko ikasleak aritu dira. 

 

Ehun ikasletik gora gerturatu dira 12:00etan Zerkausira. Beraiekin, Olatz Oribe, Itziar Urruzola eta Gala Nieto irakasleak egon dira. Gipuzkoako dantzari profesionalen elkarteak prestatutako ariketak egin dituzte pianoko piez motzen laguntzaz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!