Tolosarrak dira Euskal Herriko muslari onenak

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 27a, 18:57

Eskualdeak hartu du aurten Euskal Herriko IX. Mus Txapelketaren finala, Anoetak, hain zuzen. Eta txapelak ere bertan geratu dira. Joxe Mari Beldarrain eta Paul Martin bikote tolosarrak lortu zuten txapela janztea. 128 bikote lehiatu ziren, eta egun osoko lehiaren ostean Jose Basaldua eta Toño Diaz gasteiztarrek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Hirugarren postua Nafarroako Puiuko Baras Espinal eta Alfonso Labatentzat izan zen.

Egun osoko festa izan zen, herri bazkaria tarteko. Mus Txapelketa azkarreko irabazleak Rober eta Tito izan ziren.

Erlazionatuak

Euskal Herria, lau erregetara

Tolosaldeko Ataria 2017 mar 25 Anoeta

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!