Hiru gizonezko atxilotuta baserri bateko estapean lapurreta egiteagatik

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 24a, 16:46

Bart gauean ertzainek hiru gizonezko (17, 35 eta 36 urte) atxilotu zituzten Tolosako baserri batean. Ertzainek abisua jaso eta baserrira bertaratu zirenean, gizonezkoak furgoneta batean ezkutatu ziren. Baserriko estalpeko sarrerako ateak kalteak zituela eta kandadua txikituta zegoela eta, hiru gizonezkoak ertzain-etxera eraman zituzten.

Salaketak jasotzen duenaren arabera, ganbaratik hainbat material ostu zuten, hainbat erreminta kutxa eta baita karretila bat ere.

17 urteko gaztea goizaldean bere amarekin utzi dute. Eta beste biak Tolosako Guardiako epailearen esku geratuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!