Inauterietako argazki lehiaketa martxan da!

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 7a, 16:53

Atera al duzu argazkirik inauterietan? Eta sari bikainak eskuratu nahi al dituzu? Hasi gara aurtengo inauterietako argazki lehiaketako argazkiak jasotzen. Har ezazu minutu bat eta bidali zure argazkia, igandea baino lehen!  

Argazkiak formulario honen bidez bidali beharko dituzu MARTXOAREN 12a baino lehen. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu. 

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!