Inauterien kaosa, gizalegez

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 22a, 10:23

Tolosako Udalak hainbat bideo plazaratu ditu, inauterietan festa eta errespetua eskutik joan daitezen; eraso sexisten, botiloiaren, zarataren eta hondakinen inguruko kontzientzia piztea dute helburu. 

Festa egin, baina besteei ere egiten utzi. Horixe da, finean, bihartik hurrengo asteartera bitarteko inauterietan, Tolosako Udalak herritarrei zabaldu nahi izan dien mezua.

Urteroko bidetik, hondakinen prebentzioa, botiloiarena, karrozen zaratarena eta eraso sexistena jorratu nahi izan dituzte. Horrela, aurten Tolosako herritarrak dira mezu horien ahots eta protagonista, lau bideotan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!