«Lehenengo hogeiren artean egotea dut helburu»

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 21a, 18:09

Imanol Rojok Lahtinen (Finlandia) jokatuko den iraupen-eskiko Munduko Txapelketan lehiatuko du datorren ostegunetik aurrera.

Imanol Rojo kirolari tolosarra lehenengo 30en artean dago Europako Kopako zerrendan eta txapelketa honetan lehenengo 20 onenen artean postu bat lortzeko asmoa du, batez ere 50 kilometroko proban.
 
Imanol Rojo sasoi onean dago; 2016 urtearen amaieran, titulua lortu zuen maratoien Europako Txapelketan, Espainiako txapelketan bi garaipen lortu zituen eta Austriako 42 kilometroko Dolomitenlauf Lienz proban lehen hamarretan sartu zen.  
 
Tolosarrak buruan dauka Munduko Txapelketa maiatzetik. 700 ordu eta 10 hilabete igaro ditu entrenatzen, eta denboraldiko hitzordu nagusia heldu zaio. Otsailaren 23an Sprintean lehiatuko du, otsailaren 25ean Skiathloian eta martxoaren 1ean 15 kilometroko teknika klasikoan eta 50 kilometroko proban.
 
PyeongChangeko (Hego Korea) Neguko Jokoetarako txartela du momentu honetan tolosarrak baina lasterketa luzeetan eta Europako Kopako lasterketetan puntuak biltzen jarraitzeko asmoa dauka, Munduko Txapelketan parte hartu eta gero. Imanol 2014ko Neguko Jokoetan hartu zuen parte, Sotxikon. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!