Euria eta haizea, deman

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ots. 6a, 11:13
Gernikako Arbolak eta San Frantzisko pasealekuak bat egiten duten gunea itxita dago, badaezpada ere.

Denboraleak kalte materialak eragin ditu, bart, Tolosako zenbait gunetan; Udaltzaingoak itxi egin du Gernikako Arbolako etxe atari bat.

Alerta iragarri, eta eguraldiak iragarpena bete. Halaxe gertatu da bart, eta egun osoko euriak haizearekin batera eman dio, ongietorria, astelehenari. Horrela, Tolosako zenbait leku kalte materialekin esnatu dira gaur eta, esaterako, San Frantzisko pasealekuaren eta Gernikako Arbolaren arteko espaloi zati bat itxi du Udaltzaingoak, herritarren segurtasuna bermatzeko.

TOLOSALDEKO ATARIAri jakinarazi diotenez, teilatutik edo fatxadatik txintxorren bat erori da bart, euriteak eta haize indartsuak eraginda, eta adarrak ere pilatu dira eremu horretan. Gertatutakoa aztertzen ari diren bitartean, ezbeharrik gertatu ez dadin, itxi egin dute ingurua. Horrez gain, San Blasen zuhaitzen bat ere erori da.

Asteburuan hasitakoaren haritik, datozen egunetarako ere euritea iragarri dute, eta tenperaturak jaitsi egingo dira, gainera, bihar.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!