Imanol Rojok bi garaipen lortu ditu Espainiako txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 17a, 18:22

Tolosako iraupen eskiatzaileak esprintean zein modalitate klasikoan irabazi zuen joan den asteburuan Lleidako Tuixent-la Vansa eski estazioan jokatutako Espainiako txapelketan.  

Imanol Rojo eskiatzaile tolosarrak erakustaldi bikaina eman zuen iraupen luzeko proban: eprintean eta modalitate klasikoan lehen postua lortu zuen.  

Esprintean, Kristofer Hestetraeet norvegiarra iritsi zen lehenengo, baina ez zuten aintzat hartu emaitza. Modalitate klasikoan, alde handiz irabazi zuen, eta Hestetraeetek bigarren postua lortu zuen.

Italian dago dagoeneko eskiatzaile tolosarra, eta aste honetan iraupen luzeko lasterketa batean parte hartuko du Austrian. Otsailaren 20n, Finlandiarantz abiatuko da; bertan jokatuko da aurten mundiala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!