Bi hitzaldi eskainiko ditu Laskorain ikastolak

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 12a, 20:36

Datorren urtarrilaren 18an eta 19an hitzaldi bana eskainiko du Tolosako Laskorain ikastolak. Lehena, hilaren 18koa, Kiva proiektuari buruzkoa izango da, 18:00etan, Topic zentroko aretoan; Finlandian sortutako prebentzio proiektua da, bullyng-aren aurka, eta Laskoraingo Kiva arduradunak izango dira hizlariak.

Bigarren saioa, hilaren 19koa, ordu eta leku berean izango da eta, kasu horretan, Javier Bahón berrikuntza pedagogikoan aditua ariko da hizlari.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!