Jokin Azkue izendatu dute HABEko Zuzendari Nagusi

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 11a, 13:21

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak izendatu du Jokin Azkue HABEko Zuzendari Nagusi. Gobernu Kontseiluak onartu du izendapena, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren menpe jardungo du.

Azkuek Joseba Erkiziaren lekukoa hartu du, eta helduen euskalduntzea eta alfabetatzea gidatzea izango da bere ardura nagusia.

Psikologian lizentziatua da eta 1996tik 2005era ere erakunde honetako zuzendaria izan zen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!