Bozgorailu bat, zortzi hamarkadak bildutako oihuak entzun daitezen

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko abe. 13a, 08:10

Larunbatean hasi zen 'Ixilduen Oihartzunak, 1936-2016' egitasmoa, eta aste osoan barrena hitzaldi, dokumental, inaugurazio nahiz kaleko hitzorduak izango dira Tolosan.

Espainiako gerra hasi zenez geroztik gaurdaino, 80 urte pasatu dira. Hamarkada horiei guztiei begira jarri, eta urteek plazaratu ez dituzten bizipenak argitara ateratzeko helburuz, Tolosako herritar talde batek Ixilduen Oihartzunak, 1936-2016 egitasmoa martxan harri du, zazpi egunez. Joan den larunbatean ekin zioten hitzordu errenkadari, Zerkausiko musika emanaldiarekin, eta gaur bertan hitzaldia izango da, pleno aretoan.

«Mendeko urte ilun horietako hainbat istorio eta historia entzutea da» antolatzaileen asmoa, eta, modu horretan, oroimen historikoari tarte handiagoa eskaini nahi diote: «Oraindik ere, urte horietan guztietan emakume-gizonei gertatutako bidegabekerien oihartzunak iristen zaizkigu; haien ametsenak ere bai, baina zailtasunez. Horregatik, gure egitasmoak haien bozgorailu izan nahi du, isildutakoak omendu eta gertakari haiek guztiak aintzat hartzeko».

FRANKISMOAREN AURKAKO KEREILA, GAUR HIZPIDE

19:00etan egin dute gaurko hitzordua, udaletxeko pleno aretoan. Hizlaria Xabier Erauskin izango da, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataformako kidea. Hizpidea, berriz, frankismoaren krimenen aurkako kereilaren ingurukoa izango da: kereila argentinarraren egoera eta udalek bertan parte hartzeko duten aukera aztertuko ditu Erauskinek. Izan ere, Iruñeko, Otxandioko, Gasteizko, Elgetako eta Errenteriako udalek Maria Servini de Cubria epaile argentinarraren kereilarekin bat egin dute jada.

EGITARAUA

Abenduaren 13a, asteartea

19:00. Erauskin plataformako Xabier Erauskinen hitzaldia, frankismoaren aurkako argentinar helegiteen eta udal batzuen jarreren inguruan, udaletxeko batzar aretoan.

Abenduaren 14a, asteazkena

19:00. Gipuzkoako eta Tolosaldeko miliziar anarkisten inguruko hitzaldia, Joseba Landa historialariaren eskutik.

Ondoren. Zerrauts ogiagose garaiko grebak dokumentala eta solasaldia, Patxi Egilaz zuendariarekin, kultur etxean.

Abenduaren 15a, osteguna

19:00. Jurramendi 1976-2016, oroimena inpunitatearen kontra hitzaldia Josu Chueca historialariaren eta gertakarien lekuko zuzen baten eskutik, kultur etxean.

Abenduaren 17a, larunbata

Goizean. Andoaingo banda errepublikarra Tolosako kaleak girotzen ariko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!