Ixilduen ahotsak azaleratzea helburu

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 10a, 20:02

Ixilduen oihartzunak jardunaldien barruan, Oroimena etorkizunaren giltza festatxoa egin dute Zerkausian. Gaztain jatea, sagardoa eta musika izan dira, besteak beste.

Tolosaldeko hainbat herritarrek jarri dute abian Ixilduen Oihartzunak ekimena: "80 urte bete dira Gerra Zibila hasi zenetik, eta ohartu gara hainbat gertakizun eta pertsonaia isilduarazi dituztela Gerra Zibilean eta horren ondorengo gertakizun politikoetan, Frankismoan eta Trantsizioan, kasu", azaldu du Joseba Landa antolatzaileetako batek.

Hori dela eta, gertakizun horiek eta gertaera horietan langile klaseak eta mobilizazio sozialek izan zuten garrantzia ezagutarazteko jarri dute abian Ixilduen oihartzunak 1936-2016 ekimena. Larunbat arratsaldean eman diote hasiera, eta Oroimena etorkizunaren giltza festatxoa egin dute Zerkausian. Gaztaina erreak eta sagardoaz gain, musika entzuteko aukera ere izan dute bertaratutakoek: Fruikis taldeak jo du lehenengo, eta Ziribulio Sound System taldearen txanda izan da ondoren.

Hurrengo astean, hainbat dokumental eta hitzaldi antolatu dituzte:

Abenduak 12, astelehena

19:00. Indomables, una historia de mujeres libres dokumentala. Zuzendaria ere etorriko da, eta Kultur Etxean izango da.

Abenduak 13, asteartea

19:00. Frankismoaren aurkako argentinar helegiteen eta udal batzuek hartutako jarreren inguruko hitzaldia, Xabier Erauskin plataformako kidearen eskutik, udaletxeko batzar aretoan.

Abenduak 14, asteazkena

19:00. Gipuzkoako eta Tolosaldeko miliziar anarkisten inguruko hitzaldia, Joseba Landa historialariarekin.

Ondoren. Zerrauts ogia: gose garaiko grebak dokumentala eta solasaldia Patxi Egilaz zuendariarekin. Kultur Etxean.

Abenduak 15, osteguna

19:00. Jurramendi 1976-2016...oroimena inpunitatearen kontra hitzaldia Josu Chueca historialariaren eta gertakarien lekuko zuzenarekin, Kultur Etxean.

Abenduak17, larunbata

Andoaingo banda errepublikanoa arituko da goizean Tolosako kaleak girotzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!