Alberrok eta Ihitsaguek irabazi dute Elolaren Oroimenezkoa

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 9a, 11:23

Jauzia nabaritu da. Xistera zirkuitua aurten jarri dute martxan Euskadiko Pilota Federaziotik, zesta punta elkarteekin elkarlanean.

Euskal Herriko txapelketa desberdinak Xisteran sartu dituzte, horien artean, atzo amaitu zen Tolosako Elolaren Oroimenezkoa. Pilota jaialdi handi baten testuinguruan jokatu ziren finalak atzokoan.
Nagusien mailako finalean, Alberro eta Ihitsague nagusitu ziren bi kiniela jarraian irabazita. Baina lana gogotik egin behar izan zuten, Narbartek eta Urangak zail jarri zielako. Azkenean, 13-12 eta 13-11koarekin erabaki zen III. Elolaren Oroimenezkoa.


Gazteen mailan Labianok eta Aguasek jantzi zuten txapela. Goitia eta Mandiola bizkaitarrei irabazi zien finala nafarrek, nahiz eta galtzen hasi 13-6. Bigarren kiniela eurek lortu zuten ordea, 11-13. Joko erabakigarria bostera jokatu zen, eta launa joan ondoren, azken tantoa Labianok eta Aguasek lortu zuten. Pilota jaialdia Maite Ortiz de Mendibilek eta Nahia Calvok ireki zuten atzokoan. Kiniela bakarrera jokatu zuten Naroa Merino eta Eneritz Lizardiren aurka. Azken hauek izan ziren partidako garaileak, 15-13ko emaitzarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!