ataria.eus

Khelifa Tadjinek aurkeztutako dokumentuak: salaketak, mediku azterketak...

 Tolosa

Tolosako epaitegian jarritako ahozko salaketa
Maiatzaren 4ean, astelehenean, jarritako salaketa. Bezperako 12:00etako Martutene-Tolosa treneko segurtasun zaintzaileen aurkakoa. Hernaniko tren geltokian jasandako erasoaldiengatik Tadjinek jarritako salaketa. Maiatzaren 3ko kontaketekin batera, Hernaniko larrialdi zerbitzuetako mediku txostena agertzen da salaketa honetan.

Hernaniko larrialdi zerbitzuetako mediku txostena
«Zerbitzu honetara etortzeko arrazoia: Lepoan eritema; bularrean kolpea; eskuin hankan kolpea; bi besoetan eritema. Lesio arina». Mediku txostena maiatzaren 3koa da. Khelifa Tadjinen hitzetan, Hernaniko tren geltokitik bidali zutenean, osasun zentrora joan zen, mendiku azterketa egitera, ondoezik sentitzen zelako.

Asuncion Klinikako larrialdi zerbitzuetako mediku txostena
Joateko arrazoia: ikusmena lausotua, zorabioak eta diplopia ikusmenean. Begien mugimenduen azterketa egiten da, eta paralisi arin bat agertzen da. Neurologoarekin eta Otorrinolaringoarekin hitzordua jartzen zaio. Bere medikuaren kontrola ere gomendatzen da. Aste betean hartu behar duen botikarekin batera. Eriak hainbat proba egiteari uko egiten dio.

Tolosako udaltzaingoan eginiko salaketaren akta
Mehatsu eta erasoaldiengatik aurkeztutako salaketa. Maiatzaren 3an Hernaniko tren geltokian gertatutakoaren kontaketa laburra agertzen du bertan Tadjinek. Horrez gain, Tolosako taberna batean segurtasun zaintzaile berdinekin izandako tupustekoa ere azaltzen da, salaketa jartzailaren hitzetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa