Ikastaroetan izena emateko epea zabalik da berriro

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 13a, 09:55
'Euskararen arnasguneak' erakusketa abenduaren 18ra arte izango da zabalik.

Orendaingo Udalak jakinarazi duenez, herrian egiten diren ikastaroetan matrikula berriak egiteko epea irekita dago, bigarren hiruhilekorako, urtarrila eta martxoa bitarte, hain justu. Tailerrei dagokionez, larunbatean autodefentsa feministarena dago.

Ondorengoak dira Orendainen egin daitezkeen ikastaroak: zunba, yoga, joskintza, antzerkia, euskara, trikitia, panderoa, argazkigintza, adinekoen topalekua eta umeen ludoteka. Azken bi horiek doan dira. Ikastaroen ordutegiak, egunak eta prezioak jakiteko udaletxera joanez edo bertara deituz jaso daiteke informazioa. Ikastaroetan izena emateko epea abenduaren 23an bukatzen da. Izena udaletxean, 943654064 zenbakian edo agenda21@orendain.eus helbidera idatziz eman daiteke. Izena ematerakoan hiru hilabeterako konpromisoa hartuko dela zehaztu dute udaletik.

Tailerrei dagokienez, autodefentsa feministarena larunbat honetan izango da, abenduaren 17an, 08:45etik 14:00etara, eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Emagin elkarteak emango du. Prezioa 7 eurokoa izango da, eta udaletik azaldu dutenez, oraindik aukera dago izena emateko. Horretarako udaletxera bertara joan daiteke eta azken eguna abenduaren 15a izango da. Bestalde, sendabelarren tailerra aurreko larunbatean amaitu zen, baina udaberrian tailer gehiago egingo dira, eta aurrerago zehaztuko dituzte udaletik zein izango diren datak.

ERAKUSKETA

Uemak egindako Euskararen arnasguneak izeneko erakusketa ikusgai dago kultur etxean abenduaren 18ra arte. Ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da. «Udalerri euskaldunetan gertatzen ari dena, argi eta garbi» jakiteko aukera ematen du erakusketak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!