Frantziako polizia, 'Naparra'-ren arrastoen bila arituko da bihar

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 3a, 20:05

Biharkoa, egun erabakigarria izan daiteke, duela 37 urte gertatutako 'Naparra'-ren desagerpena dela eta. Jendarmeen Unitate Berezi bat, epailearen aginduetara eta Paco Etxeberria auzitegi-mediku adituaren laguntzaz, testigantza fidagarri baten esanetan, Jose Miguel Etxeberria 'Naparra' lurperatua izan zen gunea miatzen arituko da. Brocas eta Labrit herrien artean izango da, Frantziako Landetan dagoen Mont De Marsan herritik 25 kilometro ingurura.

Jarraitu irakurtzen Naiz-en.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!