Lau orduko lanuzteak hasi dituzte gaur, Insalusen

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko ots. 20a, 10:08

Insaluseko langileek lau orduko lanuzteak hasi dituzte gaur. 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte paroak, aste honetan zehar.

Hitzarmen gabe daude 2015etik eta zuzendaritzarekin ari dira biltzen akordio batetara iristeko. Jose Soroa langileen ordezkariak esan duenez, langileen eta zuzendaritzaren arteko negoziazioa bide onetik doa, baina oraindik ez da nahikoa lanuzteak bertan behera uzteko. Aste honetan zehar ez badira akordioetara iristen, datorren astean lanuzte mugagabea hasiko dute.

Erlazionatuak

Akordiorik ez Insalusen

Rebeka Calvo Gonzalez 2017 ots 13 Lizartza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!