Txekor jatea inauterien azken egunean

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko ots. 19a, 16:50

Usadioari jarraituz, herri bazkaria egin dute herriko pilotalekuan. Goizean, inauterietako dantzak egiteko aukera izan da, eta arratsaldean, berriz, amaiera emango diete "ijitoa" errez.

Giro bikaina nagusi Lizartzan. Eguraldia lagun, 11:00etan, meza nagusia izan da elizan. Bertaratutakoek, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute ondoren, plazan. 12:00etan, dantzariak herriko kaleetan zehar ibili dira, gurdi, mozorro eta gainerakoekin puska biltzen, txistularien laguntzaz, eta kalejirarekin amaitzeko, Lizartzako Ihaute Dantzak egin dituzte plazan. Guztiak ere mozorrotuta irten dira kalera.

Dantzan xahututako indarrak biltzeko, herriko pilotalekuan herri bazkaria egin dute. bertara, inguruko herritako jendea ere joan da. Bertan, garbantzuak eta txekorra dastatu ahal izan dituzte, Isk&bila txarangaz alaiturik. Ondoren, Tio Teronen Semeak dantza taldearen emanaldia ikusteko aukera izan da. Inauteriak amaitutzat emateko, plazan "ijitoa" erreko dute arratsaldeko 20:30ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!