Eraul eta Bihozkada taldeen kontzertuak, azaroaren 25ean

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 17a, 18:26

Lizartzako Udalak Eraul eta BiHozkada taldeen kontzertuak antolatu ditu azaroaren 25erako. 22:00etan izango dira, pilotalekuan, doan. Eraulen herriko Garazi Esnaolak jotzen du pianoa. Bihozkada
taldean ere badira eskualdeko musikariak; Tomas Lizardi alkizarra, Nahikari Calleja anoetarra eta Amasa-Villabonako Iñaki Lizaso.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!