Urrezko aizkolari festa Leaburun, herriko aizkolariarekin

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 29a, 10:33

Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren jardunaldia jokatuko da igandean, Leaburuko pilotalekuan, 12:00etan. Zortzi aizkolari ariko dira lehian, eta sailkapena, irabazleak lortuko du.

Tartean, Urtzi Telleria harri-jasotzaileak erakustaldia eskainiko du. Aizkolarien zerrenda ikusita, herriko aizkolari bat egongo dela esan behar da: Unai Zabala. Gaztea bere herritarren aurrean ariko da lehen aldiz, txapelketa batean. Bere aurkariak ondorengoak izango dira: Jokin Alkizalete (Asteasu);Xabier Dorronsoro (Zerain); Joxean Etxeberria (Ziga-Baztan); Emilio Garcia (Segovia); Jaime Huertas (Segovia); Oier Cañamares (Arostegi); Eneko Saralegi (Errazkin) eta Aitor Urteaga (Idiazabal).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!