Landaretik ehunera, lihoa

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 26a, 13:18

Larraulgo Dina 7 elkarteak lihoarekin ehuna egiteko garai batean erabiltzen zen prozesua erakutsi du goizean zehar herriko pilotalekuan.

Prozesu guztia burutu dute elkartekoek. Lihoa landatu zuten eta linu-putzuan beratzen hasi. Hortik aurrera pausoak –guztira 16– gaur erakutsi dituzte, propio horretarako erabiltzen ziren tresnak ekarrita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!