Igandean abiatuko dute kultur astea

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 14a, 10:21

Aste osoan zehar era guztietako ekimenak egongo dira Larraulen, kultur astearen barruan.

Azaroak 20, igandea

12:00. Karlos Irazuk eginiko 2016 Hegaldi Larraulen eskultura sortaren inaugurazioa.

Azaroak 21, astelehena

18:00. Larraulgo gazteen eskutik, urteko argazki diaporama ikusgai kultur etxean.

19:00. Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren eskutik Xiberuako maskaradak, pertsonaiak eta zentzua hitzaldia. Johañe Etxebeste hizlari, kultur etxean.

Azaroak 22, asteartea

19:00. Urteak martxan daramatzan Aiztondoko Denbora Bankuaren aurkezpena kultur etxean.

Azaroak 23, asteazkena

19:00. Jakoba Errekondoren hitzaldia eta Bizi Baratzea liburuaren aurkezpena kultur etxean.

Azaroak 24, osteguna

19:00. Aranzadiren eskutik, gure inguruan eratu zen Saseta defentsa lerroari buruzko hitzaldia. Hizlaria: Karlos Almorza.

Azaroak 25, ostirala

20:00. Putinen guardasola antzezlana San Esteban elizan. Aktoreak: Inaxio Tolosa eta Ramon Agirre.

Azaroak 26, larunbata

09:00. Urte hasieran hasitako Linuaren prozesuari amaiera emango zaio. Bertan, antzinako lanabesak eta linua lantzeko modua ikusgai izango dira.

18:00. Break Dance emanaldia eta ikastaroa Txino eta Neked-en eskutik.

Azaroak 27, igandea

11:30. Mendi ibilaldia plazatik abiatuta. PR-116 ibilbidea jarraituko da. Bidean Ibeltz burdinola, Txuringadi errota edota Sansonen harria ikusi eta auzolanean egindako zubietatik igaroko dira parte hartzaileak.

18:00 - 20:00. 2017ko egutegiaren argazki aukeraketa udaletxeko atarian eta DINA 7 taldeak antolatutako “Binilozko Euskal Diskoak” erakusketa ikusteko aukera Ekomuseoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!