Galdu egin du Larraulgo taldeak Txapeldunen Ligan

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 15a, 15:33

Parcent taldeko valentziarren aurka, 8 eta 2ko emaitzarekin galdu dute gure eskualdekoek. Bihar, Donostiako Saguesen jokatuko diren finalerdietatik kanpora geratu da Larraulgo taldea

Irungo Ugalden jokatu dute gaur, 15:00etan, partida. Llargues-Bote Luzeko Txapeldunen Liga ospatzen ari da egunotan Euskal Herrian.

Bihar, finalerdiak eta finala jokatuko dira Donostiako Saguesen, 10:30ean hasita. Gure eskualdeko ordezkaririk ez da izango bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!