ataria.eus

Erdi Aroan murgiduko gara inauterietan

Erabiltzailearen aurpegia   Festak

Zubimusu ikastolak Erdi Aroan murgilduta gozatuko du aurtengo inauteriez. Ikasle, irakasle eta gurasoak buru-belarri aritu dira lanean jantziak prestatzen festak ezin hobeto atera dadin.

Villabonan Ostegun Gizena ospatuko da eta Zizurkilen Ostiral Mehea. Festa hauek bi udalerrietako udalek antolatzen dituzte, ikastetxeekin batera. Aurten, Zubimusu ikastolako ikasleak Erdi Aroko jantziekin mozorrotuko dira.

Ostegun Gizenean 15:15ean Villabonako Errebote plazan emango zaio hasiera festari eta ondoren herriko kaleetan kalejira egingo da, umore ona zabalduz. Ostiral Mehean, arratsaldez, Zizurkilgoek alaituko dituzte kaleak eta emanaldi bat eskainiko dute plazan.

Ikastolak herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera, ilusio handiz prestatu baitituzte denek aurtengo inauteriak.

EGURALDI ONA EGINEZ GERO:

  • 15:15etan Errebote plazan 1. dantza saioa. Ondoren kalejira.

  • 2 URTEKO HAURREK EZ DUTE KALEJIRAN PARTE HARTUKO. ERREBOTE PLAZAN GERATUKO DIRA GURASOEKIN. .

  • Haur Hezkuntzakoak Berdura plazatik barrena itzuliko dira plazara.

  • Lehen Hezkuntzakoek, berriz, Amasa kafetegiraino jarraituko dute.

  • Malkar Plaza parean, 2.dantza saoia

  • Bukatzeko, Errebote plazara itzuliko dira. Askaria.

  • OHARRAK:

    •   15:00etarako umeak prestaturik, Errebote plazara eraman eta bere tutorearekin utzi.

    •   Haurrek dantza egingo duten esparrua ERRESPETATU. EZ SARTU, MESEDEZ.

    •   Haurrak askariaren ondoren jaso behar dituzue.

    •   Eguraldi txarra eginez gero, festa Olaederra kiroldegian ospatuko da.

    •   Bi urteko haurrek heldu baten laguntza behar dute. Dantza saioan eta askaria banatzeko orduan bakarrik egongo dira tutorearekin.

EGURALDI TXARRA EGINEZ GERO:

  • -FESTA: OLAEDERRA KIROLDEGIAN IZANGO DA.

  • - AFOROA: Aforoa dela eta ikastolako emanaldia bi txandetan ospatuko da eta FAMILIA

    BAKOITZARI HIRU GONBIDAPEN BANATUKO ZAIZKIO. Kiroldegian sartzeko gonbidapena

    erakustea derrigorrezkoa izango da. GONBIDAPENIK GABE EZ DA SARTZERIK IZANGO.

  • - EMANALDIEN ORDUTEGIA:15:30etan LEHEN SAIOA. SARRERA LARANJA DUTEN FAMILIENTZAT. 16:15etan BIGARREN SAIOA, SARRERA TXURIA DUTEN FAMILIENTZAT.

  • -OHARRAK:
  •   2 eta 3 urteko ikasleak, kiroldegira joango dira 15:15etan.. Tutoreak bertan egongo dira.

  •   H.H. 4 eta 5 urtekoak 15:15etan ZATORRAN (Zentroan) elkartuko dira kiroldegira taldeka joateko. Irakasleak 15:00etarako bertan egongo dira.

  •   Lehen Hezkuntzakoak 15:00etan ikastolara etorriko dira eta hemendik taldeka Kiroldegira joango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa