ataria.eus

Herriko 3 ikastetxeek kolorez eta musikaz jantzi dituzte Zizurkilgo kaleak

Erabiltzailearen aurpegia

Desfile jendetsu eta koloretsua eskaini zuten San Millan, Zubimusu eta Pedro Mari Otaño ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoek eta Uliazpi zentroko kideek.

Elbarrena auzoko kaleak txarangaz lagunduta zeharkatu ostean, Joxe Arregi plazan eman zioten amaiera jaiari, ikastetxe bakoitzak egun horretarako prestatutako emanaldia eskainiz.

Egun horretako argazkiak ikusi nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren web-orriko Herria atalean, Argazki bilduma sailean ikusi ahal izango dituzue. Horrez gain, Udalak gonbidatzen zaituzte egun horretan ateratako argazkiak bulegoa@zizurkil.eus helbiera bidaltzera, baldin eta Argazki bilduma sailean zintzilikatzea nahi izanez gero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa