Deialdiaren helburua da Lan Brigadan sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutea.
Lan-poltsa horretan sartu nahi duten persona guztiek "curriculum vitae" eta eskaera-orri normalizatuak aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteta.
Eskaera-orriak udal-bulegoetan eskuratu ahal izango dira.
Lan-poltsan sartu nahi dutenek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte, nahitaez: euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna, oficial ziurtagiria eta C gidabaimena. Ezinbestekoa da baldintzak betetzen direla dokumentazio bidez egiaztatzea.
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 19an amaituko da (egun hori barne). 9:00etatik 14:00etara egongo da eskaerak aurkezteko aukera, udaletxean edo Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan.