Azaroaren 18ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek lan bakoitzaren hiru kopia entregatu beharko dituzte, Zizurkilgo Udalaren bulegoetan, DIN A-4 neurriko paperean, makinaz edo ordenagailuz idatzita.
Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu ahal izango dute, bost mailatan:
- A maila: 6-8 urte
- B maila: 9-11 urte
- C maila: 12-13 urte
- D maila: 14-16 urte
- E maila: 17 urtetik gora
Lehiaketaren oinarriak albiste honi erantsitako dokumentuan eskuratu ahal izango dituzue.