Txintxarri abesbatza kultur elkarteak, batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2017ko urt. 11a, 14:20

Eguberrietako etenaren ondoren, datorren urtarrilaren 19an ekingo diete entseguei Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek. Aurrez, ordea, urteko batzar nagusia egingo du bi abesbatzak kudeatzen dituen Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak. Batzarra urtarrilaren 12an izango da, bihar, herriko kultur etxean, 21:00etan.

2017.urtea hasi berria den honetan, atzera begiratua egingo du Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak, aurreko urteko ekintzak aztertu, baloratu eta urte berrikoak prestatzen hasteko. 

Lehenik, 2016ari dagozkion diru kontuak onartu eta 2017ari dagozkion aurreikuspenak egingo dira. Horrez gain, 2017ari begira bi koruek dituzten ekintzen aurreikuspenak ere aurkeztuko dira, baita aukera berriak aztertu ere. Txintxarri abesbatzak Palentziako Dueñas herrira bidaiatzeko asmoa du eta bertako Castilla Vieja abesbatzak urrian eginiko bisitari erantzungo dio. Oraindik eguna erabaki gabe dago. Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat ere berritu egingo da batzar nagusian.

Elkarteko bazkide guztiei batzar horretara joateko dei egiten zaie, eta bide batez, elkarteko bazkide egin nahi izanez gero, koruko kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera uztea besterik ez da egin behar.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!